2005eko sarituen argazkia |
Hamar urte, Hamar sari
Gure artisautzaren alde isilean lan egiten dutenen artean hamar
aukeratu behar genituen, eta oso zaila izan da. Hainbeste laguni
eskertu nahi genion hamar urteotako laguntza, non izugarri kostatu
zitzaigun saria nori eman erabakitzea.
Bidaia-kide asko, denboraren poderioz lagunak izatera heldu
direnak, gelditzen dira aipatu barik. Zeharo estimatzen dugu euren
laguntza, eta honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu |
|
Eusko Ikaskuntza (Euskonews Aldizkaria)
Euskonews aldizkari elektronikoaren bidez gure artisautza
zabaltzeagatik, hamabost egunez behin Antxon Agirre Sorondok
artisau ezberdin baten lana ezagutzera ematen duen txokoan. |
|
TB (Iosu Butron, de ITESA, productora del programa
Sustraiak)
Sustraiak programan gure herriko artisautza hedatzeko egindako
lanagatik eta, zehazki, azken 10 urteotan ARBASOk burututako
ekintzak ezagutzera emateagatik. |
|
Iruñako Udala (Plan Urban Artesania) (Lo rechazaron y no
vinieron a recogerlo)
Nafarroako artisautzaren alde egindako lanagatik, CEIN, S.A. entitateak garatutako CREAR ARTESANIA komertzializatze proiektua gauzatzeagatik, hain zuzen ere. |
|
Javier Uriarte (Alcalde de Abadiño)
Azken hamar urteotan gure artisautza eta elkartea babesteagatik,
San Blas ferian artisautza arloaren kudeaketa gure esku uzteagatik
eta azoka horretan artisautza atal bereizia sortzeagatik. |
|
Juan Bautista Mendizabal (Director de Turismo del
Gobierno Vasco)
Turismo Sailetik gure elkarteari eskainitako laguntza eta
elkarlanagatik. Azken zazpi urteotan, urtero-urtero, Euskal Denda
egiteko emandako babesagatik. |
|
Juan Jose Ziarrusta (Alcalde de Durango)
Gure artisautza irmoki babesteagatik eta hamar urteotan gure
elkartearekin buruz buru egindako lanagatik. |
|
Luis Maria Bengoa (Caja Vital Kutxa)
Azken hamar urteotan Arabako Lurralde Historikoan gure
artisautza hedatzeko emandako laguntza eskergagatik. |
|
Radio Euskadi (Programa “Hágase la luz”)
Hágase la luz programan gure herriko artisautza hedatzeko
egindako lanagatik eta, zehazki, Arbasoren Eskuekin aldizkaria
ezagutzera eman eta laguntzeagatik. |
|
Tontxu Campos (Ex Diputado de Innovación y Promoción
Económica)
Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapenaren
diputatu izan zenean gure elkarteak ordura arte Berrikuntza eta
Ekonomi Sustapenaren Sailetik pairatzen zuen diskriminazioa
bukatutzat emateagatik eta elkarteari artisautza sektoreari
zuzendutako dirulaguntzak jasotzeko aukera emateagatik. |
|
Urkiola Landagarapenerako Elkartea
Azken hamar urteotan artisautzaren alde burutu ditugun
proiektuetan laguntzearren. Laguntza horrek bi liburu argitaratzea
eta beste hainbat proiektutxo martxan jartzea ahalbideratu duelako,
artisautza sektorearen mesederako. |
Aurkeztaile: Julio Ibarra y Bernat Vidal
Argazkiak: Julen Uribe
|
|