2015eko sarituen argazkia |
2015. Edizioa |
|
ARTESANIA SALMANTON. José Ramón Salmantón
TALLER DE ALFARERIA. Elena Txintxurreta
ALPARGATAS ALBEN. Alicia Bengoetxea
”Bizitza osoa” Saria
Oso berezia izan da aurtengoa; hiru izan direlako eta erretirua hartu dutelako bizitza osoa ahaleginean egon eta gero, BIZITZA OSA saria ametsetan eta ilusioz beteta eman duenarentzako omenaldia da. Arbasoen lanbideari ekin die maisuki, zehatz, arte izatera eroateraino. 20. edizio berezi honetan hauek izan dira saridunak:
|
|
ZAMUDIOKO UDALA
“Erakundeak” Saria.
Azken urteetan Zamudioko Udalak apustu handia artisauen alde egin duelako, guregan konfiantza jarri duelako. Horregatik eman diogu saria. Zamudioko alkateak, Igotz López Torrek, jaso du. |
|
DEIA
“Hedabideak" saria
Artisautza hedatzeko egin duen lanagatik, gure arazoak, gure beldurrak, gure keskak beti kontuan hartu izan dituztelako eta horrela jarraitzea espero dugu. Ana Rementeriak, Durangaldeko marketing arduradunak, jaso du saria |
|
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
"Euskara sustatzea" saria
Aste honetan Euskararen eguna ospatu dugu. Aurten merezitako elkarte batek jaso du EUSKARA SARIA. "Euskararik gabe, Euskal Herririk ez” izan zen orain dela 36 urte Durangon aurkeztu zuten leloa. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ elkarteak 1979. urtean aurkeztu zuen bere burua jendeaurrean. Harrezkeroztik buru belarri dabil gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzen. Koldo Zaratek eta Maialen Bildosolak, hartu dute saria . |
Aurkezle: Lorea Madina
Argazkiak:Julen Uribe
|
|