2007eko sarituen argazkia |
2007. Edizioa |
|
ROMAN ADURIZ
"Bizitza osoa" Saria.
Aipagarriak dira egin duen ibilbidea, artisautzari eman diona eta
bere giza jokabidea. Eskerrak eman nahi dizkiogu artisauen lana
-alde profesionala zein gizatiarra- Euskal Herrian barrena goraip-
atu eta hedatu izanagatik |
|
MAÑARIAKO UDALA
"Erakundeak" Saria atal.
Gure artisautza irmoki babesteagatik eta, hamar urteotan, gure
elkartearekin buruz buru egindako lanagatik, eta Mañariko Artisau-
tza Azokan ARBASOri artisautza atala egiten uztean arakutsitako
konfiantzagatik.
Bestetik, aipatu behar dugu Mañariko Udalak artisautza-lanak
eskuratzen dituela opariak egiteko, beraz, argi dago euskal artis-
autza zabaltzearen, indartzearen eta suspertzearen alde ere lan
egiten duela. |
|
EITB -Baserria 1907-
"Gure tradizioak sustatzea" Saria.
Gure tadizioak sustatzeko egindako lanagatik.
Artisautza era berezian kontuan hartu dutelako, eta baita gure
elkartea ere kontuan hartu duelako zenbait gaitan aholkua emat-
erakoan, esate baterako, jantziak eta lanabesak zelan egin,
artisau-gaiak egiteko trebetasun probak progrman zelan egin eta
abar. Uste dugu, aipaturikoak eragin positiboa duela artisautzak
gaurko gizartean duen balioa eta artisauen eginkizuna zein den
erakusten dituelako. |
|
HASERRE NAGO!!
Euskal Herrikoartisauen Plataformari
"Sare berezia".
Autokritikan ainarrituriko lan irmoa eta ausarta egin duelako XXI.
mendeko euskal artisautzari dagokion lekua emateko.
|
|
ANBOTO
11.Euskal Dedaren jarraipen txukuna egiteagatik. Izan ere, kapaz
izan da egunez egunekoaren berri emateko irakurleari, guretzat
hain maitatua eta garrantzitsua den ekintza honi buruz.
|
Aurkeztaile: Urko Aristi y Bernat Vidal
Bizitasuna: Grupo de Teatro Karrika
Argazkiak: Julen Uribe
|
|