2008. Urtea
Euskal Herriko Artisautza Sariak  
     
   Aurreko


2008eko sarituen argazkia
2008. Edizioa
Durango TB
Urriaren 16ko bilkuran, Arbasoren Batzar Nazionalak ondoko erabakiak hartu zituen: 2008ko Artetsu sarietako bat DURANGO TELEBISTA hedabideari ematea ondoko arrazoiengatik: 12. Euskal Dendaren jarraipen txukuna egiteagatik.
Bakioko Udala
Urriaren 16ko bilkuran, Arbasoren Batzar Nazionalak ondoko erabakiak hartu zituen: "Erakundeak" ataleko -2008ko Artetsu Saria- Bakioko Udalari ematea. Gure artisautza irmoki babesteagatik eta, hamar urteotan, gure elkartearekin buruz buru egindako lanagatik, eta Bakiokoko Artisautza Azokan ARBASOri artisautza atala egiten uztean erakutsitako konfiantzagatik.
Juan Garmendia Larrañaga
Urriaren 16ko bilkuran, Arbasoren Batzar Nazionalak ondoko erabakiak hartu zituen: Gure herriaren kultura, ohiturak eta lanbide tradizionalak hedatzeko egin duen lanagatik, 2008ko Artetsu Sarietako bat ematea Juan Garmendia Larrañaga etnografoari.
Jose Mari Arriaga
Urriaren 16ko bilkuran, Arbasoren Batzar Nazionalak ondoko erabakiak hartu zituen: "Bizitza osoa" ataleko 2008ko Artetsu saria Arriaga Arrinda, Jose Mari jaunari ematea. Aipagarriak dira egin duen ibilbidea, artisautzari eman diona eta bere giza jokabidea. Eskerrak eman nahi dizkiogu artisauen lana -alde profesionala zein gizatiarra- Euskal Herrian barrena goraipatu eta hedatu izanagatik.
Aurkezlea: Gurutze Beitia y Bernat Vidal
Argazkiak: Julen Uribe
 
© Arbaso    artisautza@arbaso.com    www.arbaso.com