2006. Urtea
Euskal Herriko Artisautza Sariak  
     
   Aurreko


2006eko sarituen argazkia

2006. Edizioa

Artetsu sarien bigarren edizioak artisautza bultzatu, sustatu eta hedatzen duten ekintzak goraipatu nahi ditu. Aurten arlo jakin batzuk aukeratu ditugu: Anonimatutik, kamara baten atzean, gure artisautzaren nondik norakoak aipatuz egiten den lan isila; Bizkaiko feriarik zaharrenetik gure artisautza produktuen sustapena; Artisauen dedikazioa eta komunikabideen laguntza; hauek guztiak izan dira bigarren edizioaren ardatza. Merezimenduzko lan ugari dago aipatzeke. Oxala denok goraipatzeko astia bagenu, orain ez bada, etorkizunean behintzat.

Deia
10. Euskal Dendaren jarraipen txukuna egiteagatik. Izan ere, kapaz izan da egunez egunekoaren berri emateko irakurleari, guretzat hain maitatua eta garrantzitsua den ekintza honi buruz.
Jose Luis Alonso
Artistas Vidrieros de Irun izeneko artisautza tailerreko Jose Luis Alonso jaunari ematea ondoko arrazoiengatik: enpresaburu gisa egin duen 47 urtetik gorako ibilbideagatik. Izan ere, geure artisautzaren ondo egitea zabaldu du munduan zehar, eta bost kontinenteetan argia eta kolorea eman dizkie artelanei.
Koldo San Sebastian
Urte luzeetan ETBn egin dituen ikus-entzunezko lanagatik. Izan ere, gure kulturaren tradiziozko lanbideen jakinduria irudikatu du eta, beraz, garrantzi handiko lana egin du gure artisautza zabaltzen.
Sustraiak Kultur Elkartea
28 urtetan gure artisautza zabaltzen eta honen etorkizun ekonomikoaren alde egin duen lanagatik. Honen adibidea da Bizkaiko Basaurin egiten den feria, lurralde honetako zaharrena, hain zuzen.
Aurkeztaile: Ana Urrutia y Bernat Vidal
Argazkiak: Ivan Gorriti y Julen Uribe
 
© Arbaso    artisautza@arbaso.com    www.arbaso.com